INGURUMENA GEHIEN ERRESPETATZEN DUTEN UHALAK

Ikerketan eta garapenean hainbat urtez arduratuta eman ondoren, I + Gko gure talde kualifikatuak gutxieneko ingurumen-inpaktua duen material bat lortu du.

Gure malgutasunak hainbat sektoretako beharrak asebetetzean espezializatzea ahalbideratzen digu, entrega denbora murriztuetan soluzio pertsonalizatuak eskainiz eta gutxieneko ingurumen inpaktuarekin.
 

Letoia

Letoi uhala industria-sektorean edo apaingarri gisa erabiltzen da eta kobre, zink eta beste metal batzuen aleazioek osatzen dute (aleazio motaren arabera). Letoia hotzean nahiz berotan duen mekanizagarritasun eta harikortasunagatik bereizten da, oxidazio eta korrosioari erresistentzia handia egiten dion material birziklagarria baita, gazitasun altuko baldintzetan ere, eta higaduren aurrean sendoa da.

  • 58/42 | C28300
  • 63/37 | C27400
  • 67/33 | C26800
  • 61/38/1Pb | C37100 | REACH salbuespena 2026ra arte
  • 70/30 | C26000

Alpaka

Alpaka uhala ere industria-sektorean, apaingarri gisa edo ontzigintzan erabiltzen da, bere potentzial elektronegatiboa itsas urarekiko neutroa delako eta kobre, zink eta nikel aleazioak osatzen dutelako. Metal ez-ferrikoen konbinazio honek erresistentzia handia egiten dio korrosioari eta harikortasun handia ematen dio.
 

  • NS-NI2 | C70200
  • NS-Ni5 | C70400
  • NS7 ® (Alpaka 7/0,8Pb) | Garapen propioa | REACH salbuespena 2026ra arte
  • NS-Ni12 | C75700
  • NS12 ® (AlpaKa 12/0,9Pb) | Garapen propioa | REACH salbuespena 2026ra arte
  • NS-Ni18 | C72200

Pertsonalizazioa

ZURE BEHARREN NEURRIKO ZUMITZAK

Gure malgutasunak hainbat sektoretako beharrak asebetetzean espezializatzea ahalbideratzen digu, entrega denbora murriztuetan soluzio pertsonalizatuak eskainiz eta gutxieneko ingurumen inpaktuarekin.
 

Taula honetatik kanpoko aleazio pertsonalizaturen batean interesatua bazaude, jar zaitez Merkataritza Sailarekin harremanetan helbide honen bitartez:

sales@altuna-mw.com
 

Zure materialen birbalorazioa

Hondakinak balio handiko baliabide  bilakatzen dituen birziklatze sistema

AMW taldean, jasangarritasunarekin konprometituta gaude eta lankidetzaren indarrean sinesten dugu aldaketa positibo bat lortzeko eta elkarrekiko onura harremana sustatzeko, ingurumen-aztarna murriztuz eta ekonomia zirkularra sustatuz.

Horregatik, gure bezeroei birziklatze zerbitzu berritzailea eta ingurumenarekin konprometitua eskaintzen diegu. 
Gure prozesua gure bezeroek sortutako hondakinak berreskuratuz hasten da erdi bukatutako gure produktuetatik abiatuz.

Gure instalazioetan, pisatu egiten ditugu eta bihurketa-balio bat ematen diegu. Gure helburua gure bezeroak itzulkin ekonomiko bat lortu ahal izatea da eta baita guk hondakin horiek modu arduratsuan erabili ahal izatea ere.

Aipatutako hondakinak, estandar altuenen arabera, guk produktu erdilandu bilakatu eta gero, gure bezeroek berriro ere prozesatuko dituzte eta produkzio ziklo berrietan erabiliko dituzte.