ZUREKIN KONPROMETITUTA

Kobre aleazio iraunkorren galdaketan eta ijezketan aditua den taldea gara, zure beharretara egokitua. 
 

Bezeroarekin konprometituta 

Zerbitzuarekiko dugun konpromisoak eta hasieratik berrikuntzaren alde egin dugun apustuak, bezero bakoitzari arreta pertsonalizatua eskaintzeko gaitasuna ematen digu.

Gure bezeroekin dugun hartu-emanari esker, gure negozioaren ardatza dena, kalitate altuagoko produktuak eskaini ahal dizkiegu, haien itxaropenak gaindituz.

Gure erantzuteko gaitasuna eta malgutasuna, zure itxaronak betetzeko eta zure beharrak asebetetzeko, entrega denbora murriztuetan eta espezifikoki diseinatutako loteetan islatzen da.
 

Inguruarekin konprometituta

Gure instalazio zabalak (10.000 m²) naturaz inguratutako leku pribilegiatu batean daude, Aretxabaletan (Euskal Autonomia Erkidegoa).

AMW taldean, ingurumenean dugun inpaktua murrizteko konpromisoa hartu dugu, gure aztarna murriztuz eta baliabide naturalen babesteko ikuspegi integrala bermatuz. Horregatik energia berriztagarrien hornitzaileekin soilik egiten dugu lan.

Gainera, ekonomia zirkularraren alde egiten dugu, gure bezeroek haien fabrikazio prozesuetan sortutako hondakinak lehengai gisa erabiliz edo KM0 hondakinen kudeaketa eta sailkapen zentroetan erabiliz, eta hala, logistikatik eratorritako Co2 isurpenak murriztuz.

Hala, hondakin hauetatik abiatuz produktu berriak sor ditzakegu eta bizitza berri bat eman, balio-kateren jasangarritasuna hobetuz. 
 

Pertsonekin konprometitua

AMW taldearen arrakasta, mende bateko historian zehar, taldeko partaide guztien talentu eta konpromisoa funtsezkoa izan da epe luzean.

Pertsonak gure jardueraren oinarria dira eta haien segurtasuna, arrakasta eta ongizatea zaintzen ditugu.

Aniztasuna, ekitatea eta inklusioa sustatzen ditugu, lan eremu tolerante eta errespetuzkoak sortuz enpesarentzako esperientzia eta ikuspuntu aniztasuna berrikuntza iturri bilakatuz.
 

Kronologia

1924

1924an sortu zuen Luis Arruek Industrias Beroa S.A. izenarekin, gure enpresak hasieran eboluzionatu zuen, aluminioaren eta haren aleazioen galdaketan eta ijezketan espezializatuz, baita arotzeria metalikoan ere. 
 

1992

Ondoren, 1992. urtean enpresa Laminados Aretxabaleta S.A. (LASA) gisa izendatu zen eta burdinazkoak ez ziren materialen galdaketan eta ijezketan oinarritu zuen bere jarduera. 
 

2012

2012. urtean, Altuna Taldeak birfundatu zuen bere industria jardueran integratzeko helburuarekin, Altuna Metal Works S.L. bilakatuz. 
 

Gaur egun

Gaur egun, AMW taldea nazioarteko hedapen prozesuan murgilduta dago, sarrailagintzaren sektoreaz haratago, sektore anitzetan barneratuz.